XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Axpe ta Uribe'tar Tomas Gotzai prantziskotarrari, Azkoaga bere jaioterrian azken Goralpen edo omenaldia Dagonillaren 2'an.

Azkoaga Aramaxo'ko auzo eder bat degu.

An emen sakabanatutako 28 baserrik osatzen dute.

Mendixka baten gañean tinkotuta ikustoki bikaiña da, Aramaxo'ko auzo guztiak begiztatzen bait dira.

Ta mendiz asetzeko toki ederragorik gutxi: Anboto, Asensio, Kurtzebarri, Tellamendi, Udala, Murumendi, Aloña eta abar ondoan bezela agertzen bai zaizkigu.

Auzo ontan bada, dagonillaren 2'an, jaialdi benetan bikaiña egin zan.

Bertako seme ospetsu bati azken Goralpena edo omenaldia genduan.

Arratsaldeko bostetan bazan jentea ugari Azkoaga'ko enparantza ederrean.

Aramaxo'ko apaiz, agintari, txistulari, dantzari, Mondragoiko praille prantziskotar eta Aramaxo'ko eta erbesteko jendea mara mara zetorren.

Laister agertu ziran Araba'ko Agintari nagusiak, Gotzai Jauna, Diputazio'ko Lendakari edo Presidentea eta Gobernadorea.

Arku eder eta apaiñ batek Ongi etorriak zion.

Kanaoi, suziri eta txistulariak beren doñuan kantari zirala, txaloz artuak izan ziran.

Berealaxe elizan meza donea euskal kantuz ederturik A. Joxe Beltran de Heredia prantziskotarrak, eman zuan Axpe Gotzai Jaun goragarriaren gogoaren alde.

Meza ondoren elizpean itzaldi labur batzuek.